Bikoizketa tailerra gaur: etorri eta frogatu!

Datorren azaroaren 28an egingo da bikoizketa lehiaketa baina gaur, asteartea, izango dugu aukera frogatzeko eta pelikula baten gainean ahotsa eta soinua sortzeko.

Iurgi Etxebarriak emango du tailerra, pleno aretoan, arratsaldeko 18:00an.

Pelikula batzuk aukeratu ditugu eta guztiak hementxe daude ikusgai:  https://n9.cl/43yy 

Parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Guztiak euskaraz izan beharko dira: batuan edo euskalkian.
  • Parte-hartzaileak: Aramaion jaio, bizi edota lana egiten duten pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaile kopurua: 2-4 pertsona artean.
  • Hiru kategoria bereiziko dira:
    • 8 -12 urte artekoak
    • 12-20 urte artekoak
    • 20 urtetik aurrera
    • Mistoak. Adin nahasketak onartuko dira. (Zehaztu izena ematerakoan)
      • OHARRA: antolakuntzak adin tarte baten kokatuko ditu adin nahasketaren arabera.
  • ESZENARATZEA: Azaroaren 28an egingo da. Aramaioko kultura etxean:
    • Ordua: 17:30     8 – 12 urte artekoak
    • Ordua: 18:30    12 urtetik gorakoak
  • SARIAK:
    • 8-12 urte artekoak …………… Hontza Extrem-era joateko sarrerak
    •   12-20 urte artekoak ……….    75 eurotako bale bat.
    •  20 urtetik aurrera …………..   80 euro, Aramaioko jatetxe batean gastatzeko.

 

 

Albiste gehiago →