Bikoizketa lehiaketaren bigarren edizioa prest dago!

 

Iaz Euskararen Egunaren bueltan antolatu zen bikoizketa lehiaketak izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarren edizioa antolatu da. Azaroaren 28an ospatuko da eszenaratzea, eta aurretik talde bakoitzak aukeratu beharko du bikoiztu nahi duen pelikula. Hementxe daude guztiak bilduta: https://n9.cl/43yy 

Parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Guztiak euskaraz izan beharko dira: batuan edo euskalkian.
  • Parte-hartzaileak: Aramaion jaio, bizi edota lana egiten duten pertsonek parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaile kopurua: 2-4 pertsona artean.
  • Hiru kategoria bereiziko dira:
    • 8 -12 urte artekoak
    • 12-20 urte artekoak
    • 20 urtetik aurrera
    • Mistoak. Adin nahasketak onartuko dira. (Zehaztu izena ematerakoan)
      • OHARRA: antolakuntzak adin tarte baten kokatuko ditu adin nahasketaren arabera.
  • ESZENARATZEA: Azaroaren 28an egingo da. Aramaioko kultura etxean:
    • Ordua: 17:30     8 – 12 urte artekoak
    • Ordua: 18:30    12 urtetik gorakoak
  • SARIAK:
    • 8-12 urte artekoak …………… Hontza Extrem-era joateko sarrerak
    •   12-20 urte artekoak ……….    75 eurotako bale bat.
    •  20 urtetik aurrera …………..   80 euro, Aramaioko jatetxe batean gastatzeko.
  • Prestatzeko tailerra egingo da: azaroaren 19an – 18:00 PLENO ARETOAN

Albiste gehiago →