Bertso saioa egingo da zapatua Iturrietan

Iturrieta-ARBE_200615

Datorren zapatuan, ekainak 20, bertso saioa egingo da Iturrieta sagardotegiko terrazan. Bertan elkartuko dira bertsotan: Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Ane Zuazubiskar. Gai jartzaile Lierni Altuna izango da.

Arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia.

Kontuan hartu beharreko oharrak:
– Bertso-saioan, aforua mugatua izango da. Entzuleek egongo diren esparrua markatuta egongo da. 1,5 metroko distantzia gorde beharko da entzuleen artean.
👭🔛👫
– Aulkiak ezingo dira bere lekutik mugittu. 🪑
– Saioan zeher musuko barik egon ahal izengo da, distantziak errespetatuz gero. 😷➡️😊
– Denboraz etorri, mesedez, lekua hartzeko… Jende pilaketarik egon ez dadin. ⏰
Animatu, eta saioan zehar jokatu arduraz… ederto pasaukou ta!

Albiste gehiago →