Berriro ere apurketak egin dituzte eskolan

Kristalak apurtu dituzte bart eskolan. Gertaera larria da, eta horrelako ekintzak gogor salatzen ditu Udalak.

Norbaitek zerbait baldin badaki edo zerbait ikusi badu eskertuko da Udala informatzea. Gurasoei eskatzen zaie gaia etxean lantzeko, berriro gerta ez daitezen.

Denon ardura da eta denon diruarekin konpontzen dira.