Bentamotzera doan bidean hobekuntzak egingo dira

Kaletik Bentamotz baserrira doan bidean egingo dira hobekuntzak, toki arriskutsuenetan.

Lan hau uztailean onartu zen. Udal soberakinetik inbertsio desberdinak egitea proposatu zen, aurreko urteko likidazioa positiboa izan zela kontuan hartuta. Onartu ziren lanen artean dago aipatutako bide hau.

Jende asko erori da puntu konkretu batzuetan eta gaia aztertu ostean, bide hori asfaltatzea oso zaila denez, teknikoen aholkuz, tarte horretan hormigoia kendu eta berria jarriko da.

Escavaciones Arrasate S.L enpresari esleitu zaio lan hau 6.052,42€tan eta azaroan zehar egitea espero da.

Albiste gehiago →