Badatoz San Martin jaiak!

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra San Martin jaiak ospatuko ditugu aramaioarrek. Aurten ere denetariko ekintzez beteta dator jaietako programa.

Herri afaria astelehenean da, eta Añai eta Anboto tabernetan, udaletxean eta okindegian erosi ahal dira tiketak asteazkenera arte. Aukera begetarianoa nahi duenak udaletxean jakinarazi beharko du. Zapiak ere salgai daude leku berberetan.