Azaroaren 13an, Trikikalejira eguna

Trikitixa Elkarteak antolatuta, azaroaren 13an, barikua, 18:30etik aurrera Trikikalejira Egunaz gozatzeko aukera izango dugu, San Martin egunarekin batera urtero antolatzen duten hitzorduan.

Hasteko, trikitilari eta panderojoleekin kalejira egingo dute, Musika Etxetik hasita. Ondoren, 19:00etatik aurrera, plazara eramango dute festa, txosna eta guzti.