Azaroa eta abendua artean egon ziren euriteen kalteen konponketen 1.go fasea martxan da
2021 amaieran izan genituen euriteen sortutako kalteak handiak izan ziren. Udalak ahal izan zuen azkarren Ametzuko bidea konpondu zuen, Excavaciones Arrasatek egin zituen lanak eta aurrekontua 31.327 eurokoa izan zen.
Momentuz ez da diru laguntzarik lortu kalte hauei aurre egiteko baina aurrekontuetan aurreikusi zen diru partida handi bat poliki poliki kalteak konpontzen joateko.
Gainontzeko kalteak, gehienak mendi pistetan, lokalizatu, aztertu eta aurrekontuak eskatzen hasi zen Udala. Mendi zerbitzuak hilabeteetako lanaren ostean konponketen lehen fasea zehaztu du, lotu ditu lanak eta batzuk egiten hasiak dira jada. Hau litzateke lehen fasea:
Pista konponketaK 1: Ibarra-Barajuen pista |
Bertan dagoen lur jauzia kendu |
726 € |
Pista konponketaK 1: Jarindogoitiko pista |
Pista zabaldu, gogortu eta urak hartu |
1.887,60 € |
Pista konponketak 1: Eguzkierripa, Maskaino-Ipiztikoarriaga |
Tuboa libratu, lurra kendu eta pista garbitu |
554,18 € |
Pista konponketak 1: Zalgo-Gureia azken tramoa |
Drenajea egin, pista gogortu |
7.120,85 € |
Pista konponketak 1: Arrupe-San Adrian |
2 lur jauzi kendu, todouno bota |
3.448,50 € |
Pista konponketak 1: Eguzkierripa-Gantzaga pista |
Lur jauziak kendu eta bidea zabaldu jauzita dagoen lekuan |
4.483,05 € |
Pista konponketak 1: Eguzkierripa, Maskainoko txabolatik aurrera |
Lur jauzia konpondu eta urak hartu |
2.129,60 € |
Pista konponketak 1: Errotabarri ondoko erreka kontrako pista |
Eskollera egin |
5.699,10 € |
Kalte gehiago daude oraindik ere, eta bigarren fasea prestatu eta zehazten dabil mendi zerbitzua.