Aurten ez da Orixolera irteera antolatuko
Orixol mendizale elkarteak ohar hau zabaldu du:
«Tamalez, aurten ez da posiblea izango urteari hasiera emateko Orixolera irteera talde handian burutzea.
Hala ere, mendiek gure arnasgune izaten jarraituko dute. Horregatik, gertukoenekin batera, gure tontorretan urteari agur esan eta datorrenari ongi etorria beso zabalik ematera animatzen zaituztegu.»