Aurten ere Aramaion izango da Haziaraba

Urrian iritsiko da Haziaraba Aramaiora eta lehen ekintza urriaren 3an izango da, zapatuan.

  • Izena emateko epea irekita dago.
  • Nola: udaletxera deitu eta eman izena.

Programa honen bitartez familiak eta arte eta antzerkiaren arteko elkarketa proposatzen da, ekintza ezberdinen bitartez.

Aramaioko ekintzak:

  • Urriak 3, zapatua. 18:30. Antzerkia: Irudiak sortzeko eta begiratzeko plazera. Adina: 1-4 urte.
  • Urriak 10, zapatua. 18:30. Zinea: Ikusmen-istorio poetikoak. Adina: 2-6 urte.

Joku instalazioa. Kaxa bat, amets bat. Jarduera hau Aramaioko Haurreskola eta ikastetxearen laguntzarekin egiten da.

Programa osoa kontsultatu daiteke: Programa Aramaio

 

Albiste gehiago