Ariketa fisikoa etxean egiteko aukerak

Dakizuen bezala, etenda daude urtean zehar eskaintzen diren ikastaro, saio eta ekintza guztiak, baita kirol arlokoak ere. Hala nola, GAP, pilates, mantenimendu gimnasia.

Baina irakasleek ideia ezin hobea izan dute eta aste honetan bertan jarriko dituzte bideo bitartezko klaseak. Horrela, irakasle bakoitzak astero pare bat saio sortuko ditu, bideoan grabatu eta ondoren bere ikasle guztiekin partekatuko du.

Gainera, beste denok ere izango dugu aukera klase hauek praktikatzeko. Horrela, guk ostegunero bilduko ditugu klaseak eta guztiokin partekatuko ditugu.

Hasteko prest?

Hona hemen lehendabizikoa. Mila esker Gorka!!

https://youtu.be/jj8voDBDXVA

Eta honako hau da Ikerrek bidali digun beste bat. Por zierto, bere ikasle zaretenok wassapetik jasoko duzue ariketa hauen bideoa eta zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi zuzenean Ikerri.

Besteok, utzi mezua email honetan eta bera jarriko da zuekin harremanetan: itxasokultura@gorbeialdea.eus

Hastera goaz!

Albiste gehiago →