Argi mozketak martxoaren 18an

Aramaioko Argindar Konpainiak jakinarazi duenez, martxoaren 18an, datorren astelehenean, aldizkako argi mozketak egingo dira, argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko. Argi mozketak herri osoan eragingo du, Oletan izan ezik.

10:00etatik 14:00etara izango da esku-hartzea, eta moztutako potentzia 3.285 KVA izango da. Hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko da. Esku-hartzeak irauten duen bitartean, aparatu elektronikoak deskonektatzea eta igogailuak ez erabiltzea gomendatzen da.

Testua elebidun.