Argi mozketa abenduaren 3an

Aramaioko Argindar Konpainiak jakinarazi duenez, datorren abenduaren 3an argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko, aldizkako argi mozketak egingo dira. Argi mozketak herri osoan eragingo du Oletan izan ezik.

 

Esku-hartzea:

  • 09:00 – 12:00 bitartean.

Hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko da. Esku hartzeak irauten duen bitartean, argia joan eta etorriko denez, gomendatzen da aparatu elektronikoak deskonektatzeko etxeko argi jenerala kentzea, igogailuak ez erabiltzea eta autokontsumoa duzuenok saretik deskonektatzea.

Testua elebidun

Albiste gehiago →