AramaiON! orientazio zerbitzua martxan hasiko da asteazkenean
Zer da?: Pertsona ez aktiboei zuzendutako jarduera fisikoko preskripzioa, orientazio eta aholkularitza zerbitzua. Aramaioko biztanle guztientzako DOAKO zerbitzua, bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzeko. Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak onura ugari eragiten dizkio osasunari, eta frogatuta dago hipertentsioari, diabetesari, asmari, hiperkolesterolemiari, depresioari eta beste hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorra dela.
Helburua: Zerbitzu hauen helburua da inaktiboak diren pertsonei laguntza eskaintzea aktibo bihur daitezen, jokabide aldaketa horretan eragin dezaketen baldintzatzaile ezberdinak ulertzeko entzute aktiboa erabiliz.
Orientazio Zerbitzuak zer diren laburbildurik ulertzeko bideo hau lagungarria izan daiteke: Bideoa
Nola funtzionatzen du?: Orientatzaileak zure behar eta lehentasunak kontuan hartuz lagunduko dizu. Zuretzat egokiena den jarduera identifikatuko du, programa bat proposatuko dizu eta elkarrekin jarritako helburuen betetze mailaren jarraipena egingo du.
Ordutegia: Asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara.
Orientatzailea: Peru Bengoa
Txanda eskatzea ezinbestekoa da: orientatzailea@aramaio.eus edo 670106827 (Whatsapp)
Ikusi Aramaioko eskuorria hemen
Albiste gehiago →