Aramaioko hiru gazte Arabako Bertsolari Txapelketako finalean
Martxoaren 16an, datorren larunbatean, jokatuko da Gasteizen Arabako Bertsolari Txapelketako finala.
Manex Agirre bertsolari aramaioarrak lortu zuen zuen finalerako lehenengo txartela, Aramaion bertan jokatutako finalerdia irabazita. Beste finalerdia, Dulantzin jokatutakoa, Asier Otamendik eskuratu zuen, eta hura ere finalerako sailkatu zen zuzenean.
Finaleko gainerako kideak finalerdietan lortutako puntuazioaren arabera igaro dira finalera; hauexek dira: Peru Abarrategi aramaioarra, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu aramaioarra eta Aroa Arrizubieta.
Gasteizko Prinzipal Antzokian jokatuko dute sei finalistek XVII. Arabako Bertsolaritza Txapelketako finala, martxoaren 16an 17:30ean.