Arabako erromanikoari buruzko hitzaldia datorren asteartean
“Los Caminos del Románico Alavés” hitzaldia izango da otsailaren 20an, 18:00etan, +55elkartegiak egitasmo barruan. Gorka Lopez de Muniain izango da hizlaria eta kultur etxean egingo da.
Programa horren bitartez, Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako ekintza soziokulturalak antolatzen dira.