Arabako Diputazioak laguntzak emango dizkie merkatariei

Arabako Foru Aldundiak 2021ean sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia kaleratu du.

Deialdi honen helburua Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea da, COVIDek 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuak edo gastu korronteak ordaintzeko. Diru-laguntzak bi lerrotan emango dira: gastu arruntak ordaintzeko eta inbertsioetarako.

   

Publikatu den deialdian zehazten den bezala, hauek izan daitezke erakunde onuradunak:

  1. a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
  2. b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
  3. c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) norberaren konturako langile gisa kotizatzeko kuotak.

b) Lokala edo hiri finka alokatzeak dakartzan gastuak, baldin eta lokalaren errentatzailearekin bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez badago, eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

c) Jarduera garatzen den lokala ordaintzeko hipoteka maileguen kuotak, interesak eta printzipalaren amortizazioa barne.

d) Arabako Lurralde Historikoko arloan arloko elkarteetara afiliatuta egotearen gastuak.

e) Langile eta bezeroen segurtasunarekin eta osasun babesarekin lotutako materialen eta horniduren gastuak: gel hidroalkoholikoak, maskarak, epiak, seinaleztapen itsasgarriak, etab.

f) COVID-19ak onuradun enpresan duen eraginari lotutako aholkularitza eta kontsultoretza gastuak.

g) Publizitatearekin, sustapenarekin eta irudi korporatiboarekin lotutako gastuak.

Informazio gehiago:

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/028/2021_028_00811_E.pdf

https://www.araba.eus/botha/Busquedas/Resultado.aspx?File=Boletines/2021/028/2021_028_00811_C.xml&hl=

 

Albiste gehiago →