Aibala! aldizkaria etxez etxe banatuko da

Aibala! aldizkariko lehen alea etxez etxe banatuko da.

«Zer egin eta zer garen eta zer nahi dugun izan jakiteko» ezagutza funtsezkoa delako, Aramaioko Udalak aldizkaria sortu du, eta herriko bazter, kontu, hitzen zirrikituetan murgilduko gara aldizkari honekin, denboraren geruzak zeharkatuz.

Aldizkarian kolaboratzaile izan ditugunei eskerrak ematen dizkiegu, bihotzez.

 

Aldizkaria irakurtzen duzun bitartean jakinmina piztu edota zure begiradan eragitea lortu badugu, pozik egon gaitezke.

 

 

Albiste gehiago