Gazte Udalekuak datorren astean egingo dira

Aurten herri mailan egin den parte hartze prozesu baten ondorioz antolatu dira gazte udalekuak eta 17 nerabe animatu dira parte hartzera.

Urte hasieran jarri zen martxan proiektua, herriko nerabeen aisialdi aukerak aztertzeko asmoz. Horretarako, pausu desberdinak gauzatu dira, Txatxilipurdik gidatuta. Apirilean egin zen lehendabiziko bilera eta herriko nerabe/gazte ugarik hartu dute parte. Nolabait, beraien iritziak, beharrak eta nahiak partekatzeko.

Horrez gain, koordinatzaile/hezitzaile funtzioa beteko duten gazteekin formazio saioak egin dira. Eta ondoren, gazte udalekuetan parte hartzeko interesa agertu duten nerabeekin bilera irekia egin zen ekainean, elkarrekin aurtengo udalekuen programa definitzeko. Horren emaitza da osatu den egitaraua.

Aurrera begira, prozesuak jarraipena izateko urratsak emango dira. Hala nola, uda ostean berriro elkartu eta martxan jarraitzeko pausuak definituko dira, herriko gazte eta nerabeekin.

Gainera, musika udalekuak ere burutu dira azken aste honetan. Uztailaren 8tik 15era egunero lau orduz, bi kanta sortzen eta grabatzen aritu die. Gustora eta ikasten gainera!

Albiste gehiago