Bide publikoetan belar-sastrakak garbitzeko lanak egingo dira

Urtero udal bideetan sastrakak kentzen dira uztaila erdi ingurutik abuztu erdi ingurura bitartean.

Lur jabeek beraien lurretatik ondoko lur edo bide mugakidetara pasatzen diren arrama, sastraka edo dena delakoak moztu eta txukun izateko betebeharra daukate.

Bando honekin jakinarazten diegu udal bideen mugakide diren lur jabeei, lan honetan bidera irteten diren arrama, sastraka,… denak moztuko direla.

Beraz, lur jaberen batek bere arbola edota sastrakak bere arabera moztu nahi baldin baditu denboraz dabil.

Uztaila erdi inguruan, lan hauek hasten direnean, makinak udal bide publikoak libre uztea izango du helburu, segurtasuna eta bideen erabilgarritasuna bermatzeko.

Albiste gehiago →