Aurkezpena: «Euskadi lagunkoia» programa

Datorren astelehenean aurkeztuko da «Lagunkoia» programa Aramaion. Jubilatuen elkartean izango da, arratsaldeko 17:00tan eta Matia Fundazioko ordezkaria den Ainara Tomasena izango da aurkezlea.

Zer da Lagunkoia programa?

Jaurlaritzak bultzatzen duen programa honen helburua hauxe da: adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

HELBURUAK

  • Adineko pertsonek Euskadiko herri eta hirietako bizitzan ongizate-sortzaile gisa eskaintzeko dutena baliatzea.
  • Herritarren parte-hartze prozesuak sortzea eta bultzatzea.
  • Ekimen lagunkoien sare bat sortzea Euskadin.

Informazio gehiago:  Eskuorri informatiboa deskargatu

 

Albiste gehiago