Jubilatuen jaia urriaren 30ean ospatuko da

Pandemia egoera lasaitzen doala kontuan hartuta eta murrizketa arauak lasaitzen doazela kontuan hartuta, aurten Jubilatuen eguna egitea adostu da. Horretarako, jubilatuen elkarteko kideekin egin da bilera eta bazkaria egitea ere erabaki da.

Beraz, goizez artisau eta animalien azoka eta ondoren jubilatuen bazkaria izango da urriaren 30ean.

Denboraz justo ari garenez, bazkaltzen etortzeko asmoa duten jubilatuek, txartela erosi beharko da udaletxean. Hauek dira baldintzak:

  • Prezioa: 10 euro.
  • Epea: urriak 21
  • Baldintza: 65 urtetik gora izatea (aurten 65 ute betetzen dutenak ere sartzen dira).

Albiste gehiago