Organo kontzertua ostiralean: Esther Ciudad
Arabako organo jaialdiaren barruan, Esther Ciudad-ek Aramaion eskainiko du kontzertua, San Martin elizan, arratsaldeko 19:00etan.
Esther Zaragozakoa da, eta bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zituen ikasketak. Han lortu zuen pianoko titulu profesionala. Ikasketak amaitu ondoren, Bartzelonara joan zen, Montserrat Torrentekin hobekuntza-eskolak hartzera. Interprete bakarlari eta kameralari gisa, Espainiako eta nazioarteko zikloetan parte hartu du, eta Europan eta Amerikan zehar birak egin ditu.
Informazio gehiago: https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2021/07/16/arabako-organo-jaialdia-2021-esther-ciudad/z12-detalle/eu/