Asisko Urmenetak «Sugarren mende» hitzaldia aurkeztuko du Aramaion

Datorren ekainaren 15ean Asisko Urmeneta etorriko da Aramaiora eta «Sugarren mende» aurkeztuko du Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Sugarren mende

Asisko Urmeneta irudigile eta komikilariaren hitzaldi ilustratua, Euskal Herriko sorgin ehiza ardatz hartuta.

Sinopsia: Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.

Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen.

Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.

Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

Sarrerak aurretik erreserbatu behar dira:

Sarrerak

 

 

Albiste gehiago