‘Pesetrack’ kanpainak pezeta berreskuratzen du herriko merkataritza bultzatzeko

Autokarabana batek Arabako eskualdeak zeharkatuko ditu, pezetak txanponetan eta billeteetan jasotzeko, eta horien ordez erosketa-baleak entregatuko dira, atxikitako establezimenduetan produktuak eta zerbitzuak erosteko.
Aramaion datorren ekainaren 9an izango da karabana hau, kultur etxearen inguruan goizeko 9:30 eta 11:30 artean.
Atxikitako establezimenduak zeintzuk diren jakiteko: https://arabadendak.blogspot.com/2021/03/visita-arabadendak.html