Araba Market: zure negozioari ikusgarritasuna emateko plataforma

Arabako landa-eremuko negozioen erakusleiho-plataforma da Araba Market, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua. Plataformaren bidez erakusleiho guztiz doakoa eskatzen zaie negozio bat duten pertsonei, beraien produktua edo zerbitzua ezagutzera emateko, sustatzeko eta salmentak handitzeko.

Helburu nagusiak hauek dira:

Landa-eremuko Araban jarduera ekonomikoa garatzen duten negozioei eta profesionalei sustapen-kanal bat ematea, salmentak handitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa izan dezaten. Arabako landa-inguruneko bizimoduaren abantailei buruz sentsibilizatzea. Landako Araba sustatzea, lan egiteko eta ekiteko, ingurune natural gisa.

 

 

 

Abantailak:

Abantaila asko ditu plataforma honek, bai negozioetako arduradunei begira zein erosle/erabiltzaileei begira.

Izena emateko kanpaina irekita dago eta www.arabamarket.eus  web orriaren bidez egin behar da.

Kanpaina honen barruan, Arabako Foru Aldundiak BONO-DESKONTU KANPAINA bat jarriko du abian Arabamarketera atxikitako establezimendu jakin batzuetan kontsumoa sustatzeko (dendak oro har, tabernak, jatetxeak, gida turistikoak, farmaziak, estankoak, liburu-dendak, ile-apaindegiak, osasun-arloko profesionalak, artisauak, etab.).

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek eskaera egin behar dute formulario elektronikoan, ARABAMARKET plataforman alta emanez.

Bono kanpainari atxikitzeko epea ekainaren 15era artekoa da.

 

Albiste gehiago →