Ibarrako plan berezia: parte hartze saioa egingo da
Aramaioko Ibarrak, alde zaharreko ezaugarriak ditu eta bera babesteko eta berritzeko plan berezia egiten ari da Aramaioko Udala. Plan berezia, dokumentu urbanistikoa da eta egoera soziourbanistikoa aldatzen den heinean, dokumentua ere eguneratu behar da.
Landu den dokumentuaren aurkezpena egingo da, bilera ireki bidez:
- Bilera irekia: urriak 23, asteazkena.
- Ordua: 18:00
- Tokia: udaletxeko pleno aretoan.
- Gai ordena:
- Aurrerapen dokumentuaren laburpena.
- Proposamenen deskribapena.
- IAE dokumentuaren Ingurumen baldintzak
- Galderak eta ekarpenak.
Herritarren iritzia jaso nahi da, beraz, parte hartze saio gisa planteatu da bilera hau.
Albiste gehiago →