Ekintzaileei laguntzeko programa

Lanbidek, langabezian dauden eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Eskualde honetan deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.

  • Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:
    Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6
  • Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZN alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza ere jasoko dute.
Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 14an bukatzen da.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko:

  • Gorbeialdeko Kuadrillan.
  • Telefonoa: 945 430167 /
  • ekonomia@gorbeialdea.eus (Oihanaz galdetu)

 

Albiste gehiago