I. Señora bertso sariketa Aramaion hasiko da

Zapatuan, apirilaren 17an egingo da Aramaioko Kultura etxean I. Señora Sariketaren lehen saioa. Arratsaldeko 5etan hasiko da saioa eta sarrerak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/496 (takillan ere izango dira sarrerak salgai)

Señora Sariketa

  • Hiru saio izango dira guztira eta hamalau emakume bertsolarik hartuko dute parte Aramaion eta Mutrikun egingo diren kanporaketetan eta maiatzaren 8an Lesakan egingo den finalean.
  • Aramaio eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera eta bertan kantuan arituko diren beste bi bertsolariak finalera zuzenean sailkatuta daude dagoeneko señora izateagatik, baina nor diren ez dugu jakingo eguna iristen den arte.
  • Epaileak publikotik hautatuak izango dira.
  • Aramaioko saioan parte hartuko duten bertsolariak: Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe, Alazne Untxalo. Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.

Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolatu dute tokiko herri eragile eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean. Sariketaren helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta hauek plazan duten presentzia areagotzea da.
Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaio. Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten zaila, baina, aldi berean, guztiok ulertzeko gai garena.

Sarrerak

Sarreren erdia https://bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/496 webgunean dago salgai, beste erdiak egunean bertan jarriko ditugu salgai saio aurretik.

Saioak: 

2021-04-17 Aramaio Sariketa
2021-04-24 Mutriku Sariketa
2021-05-08 Lesaka Sariketa

 

Albiste gehiago →