Berriro ere apurketak egin dituzte eskolan

Asteburu honetan berriro ere apurketak egin dituzte eskolan. Kristalak apurtzeaz aparte, jangelan eta haur eskolan sartzen ahalegindu dira. Ekintza hauek larriak dira eta gogor salatzen ditu Udalak. Azken aldian askotan sartu dira jangelan inongo lotsarik gabe, eta hori oso larria da. Alarma enpresarekin segurtasun gehiago nola ezarri lantzen ari da Udala.

Edozein pertsonak zerbait baldin badaki kontu hauen inguruan edo zerbait ikusten baldin badu datozen asteburutan eskertuko da Udala informatzea. Eta gurasoei eskatzen zaie gai hauek etxean lantzeko berriro ez gertatzeko.

Denon ardura da hau eta denon diruarekin konpontzen dira.

 

Albiste gehiago →