2026ko argazki lehiaketako irabazleak

Aramaioko Udalak izendatutako epamahaiak aukeratu ditu 2026ko argazki lehiaketako bost irabazleak. Aurten, 27 lagunek hartu dute parte lehiaketan, eta 76 argazki aurkeztu dituzte guztira. Aramaioko paisaiak, herrian izan ditugun ekitaldi esanguratsuak… Anitza izan da irudietan jasotakoa. Eskerrik asko, benetan, parte hartu duzuen guztioi!

  • SARI NAGUSIA: “Geldiune bat paradisuan”, Miren Martinez.

  • NEGUKO SARIA: “Txikia bai, ikusezina ez. Naturaren irakaskuntzak”. Julene Lopez

  • UDABERRIKO SARIA: “Aprileko berdie”. Izar Elortza

  • UDAKO SARIA: “Haitzen aker”. Aiur Agirre

  • UDAZKENEKO SARIA: “Naturaren altxorrak”. Julene Lopez

Zorionak irabazleei!!

Bost argazki horiekin eta epaimahaiak aukeratutako beste zortzirekin osatuko da 2027ko Aramaioko egutegia. Berriz ere, mila esker parte-hartzaileei.

Albiste gehiago →