San Martin jaietako kartela aurkezteko epea atzeratu da
Aramaioko San Martin jaietako kartel lehiaketako lanak aurkezteko epea luzatu egingo da. Data berria Maiatzaren 2a izango da eta kartelak udaletxean edo itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidalita aurkeztu daitezke.
Guztira bi kategoria egongo dira: 15 urtez azpiko kategorian 100 €-ko saria izango da eta helduen kategorian aldiz, 160 €-koa. Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta lanak originalak izan beharko dira.
Animatu eta parte hartu!