«Zuloan» dokumentala ikusgai dago Interneten

Aramaion estreinatu zuten pasa den abenduan «Zuloan» dokumentala Omar Grana eta Mikel Ullibarriarana aramaioarrek, beraiek izan baitira (beste batzuen artean) dokumentalaren egileak. Eta orain edonork ikusteko bezala jarri dute Interneten, Basurde Produkzioak-en kanalean.

Dokumentalak, AHTaren obrek Bolinburu baserriaren inguruan eragindako ondorioak biltzen ditu, Garazi Eriz protagonista izanda. Berarekin batera, beste pertsona batzuk ere agertzen dira, bakoitzak bere ikuspuntua ematen.

 

Albiste gehiago →