Zorionak Martin Abarrategi eta Manex Agirre!
Manex Agirrek eta Martin Abarrategik jantzi dituzte Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen txapelak, zapatuan Legution egindako saioan.
200 lagun batu ziren Legutioko kiroldegian, eta puntuazioa honelaxe geratu zen:
- Manex Agirrek eta Martin Abarrategik, 828 puntu.
- Iñaki Viñasprek eta Unai Andak, 820 puntu;
- eta Oihane Pereak eta Manu Bendalak, 816 puntu.
Zorionak bikote!!