Zirkulazio araudia ez da betetzen

Aramaioko Udala jakitun da autoak gaizki aparkatuta egoteak sortzen dituen eragozpenez, eta horren aurrean neurriak hartzekoa da datozen aste eta hilabeteetan.

Autoak herriko espaloi, zebra bide zein debekatutako lekuetan aparkatuta ikustea ez da berria. Jokabide ezegoki hori, baina, hainbat arazoren sorburu da, esaterako, hondakinak jasotzeko kamioia pasatu ezinda gelditzen da batzuetan gaizki aparkatutako autoek nahikoa leku uzten ez dutelako, eta ez hori bakarrik, kontuan hartu behar da, larrialdiren bat sortuko balitz, emergentzietako ibilgailuak ezingo liratekeela bertatik igaro.

Horrez gainera, oztopoak eragiten dizkie ezinduei, bai eta arriskua ekarri oinezkoei ere, hondatzen diren baldosen ondorioz. Konponketa gastuak ere ezin ditugu ahaztu. Egoera aintzat hartuta, Aramaioko Udalak neurriak hartuko ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta neurriez haratago, herritarrak arazoaz kontzientzia hartu eta araudia errespetatzera deitu nahi ditu.