Zerbitzua bai, baina etxe barrutik

Aurretik aipatu bezala, Aramaioko zerbitzu batzuk jendaurreko arreta zerbitzua etenda dute pasa den astetik baina ahal den neurrian, formula berriak asmatzen ari dira han eta hemen, zerbitzu batzuk bizirik mantentzeko.

Hala nola, Eguneko zentroak nahiz eta ateak itxita dituen, bertako profesionalek telefonoz mantentzen dute erabiltzaileekin kontaktua.

Kultura etxea itxita dagoen arren, momentu egokiena da barruko tresneria berrantolatu eta gestio lan batzuk eguneratzeko. Zentzu honetan, gogorarazten da liburutegiak kontaktua mantentzen duela erabiltzaileekin

Telefonoa: 945445374           Email: kulturetxea@aramaio.eus 

Eta, Kultura Sailak sarbidea erraztu die herritar guztiei. Email bat bidaltzea nahikoa da erabiltzailea eta pasahitza lortzeko eta  eLiburutegia erabiltzeko.

Horrez gain, gogorarazten da Aramaioko Udaleko langileak lanean ari direla, batzuk udaletxean eta beste batzuk etxetik. Zentzu honetan, zerbait behar izanez gero, ohiko telefonoa erabiltzea eskatzen da: 945 445016. Bertatik bideratuko dira eskaerak.