Zer ari zara irakurtzen? Proposamenak

Etxean egoteko egunak dira hauek. Eta, entretenitzeko aukera ederra da irakurtzea!

Hori horrela izanda, Aramaioko liburutegitik honako liburu hauek irakurtzea gomendatzen dituzte:

IRAKURKETA PROPOSAMENAK martxoa

Zerrenda begiratuta, adin guztietarako proposamenak daudela ikusiko duzu: haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat.

Zentzu honetan, gogorarazten da liburutegiak kontaktua mantentzen duela erabiltzaileekin, bi modu hauetan:

Telefonoa: 945445374           Email: kulturetxea@aramaio.eus 

Eta, Kultura Sailak sarbidea erraztu die herritar guztiei. Email bat bidaltzea nahikoa da erabiltzailea eta pasahitza lortzeko eta  eLiburutegia erabiltzeko.

Albiste gehiago →