Zapatuan jokatuko da Arabako bertso kuadrilla arteko finala

Une berezian dator Arabako kuadrilla arteko finala eta Aramaiok be izango ditu bere ordekariak.

Zapatuan jokatuko da, Murgiako Palatu kirol eremuan izango da.

Hauxe izango da egunaren egitaraua:

  • 12etan, eguerdian, Arabako bertsolari gaztetxoen XXV. Eskolarteko finala
  • 17:00etan SUMENDIOLA BETE POTO, IZENBAKUEK eta KONDE BASOKO ILUEK taldeen arteko FINALA. Azken bi talde hauek Aramaiokoak dira, kartelean ikusten den bezala.

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eta egunean bertan. Aforo mugatua izango du.

Bazkideak eta  8-16 urte bitartekoak 4€, gainontzekoak 6€.

Urtarrilean hasitako Kuadrilla artekoari irailean helduko diogu berriz, behar diren segurtasun neurriak hartuz:

  • Aforoa mugatua izango da.
  • Saioa baino ordu erdi lehenago zabalduko da aretoa, zaleak era mailatuan sartu eta aterako dira ekitaldira, pilaketarik ez sortzeko.
  • Jendarteko distantzia mantenduz lekutuko dira jarlekuak eta ez da hauek mugitzeko aukera izango. Jarlekuak saioa aurretik eta ondoren garbituko dira.
  • Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.
  • Maskara jarrita izan behar da uneoro.
  • Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.

 

Albiste gehiago