Zapatuan Haziarabako ekintza berri bat: zinea

Aurten bi ekintzekin iritsi da Haziaraba ekimena Aramaiora. Lehena pasa den urriaren 3an egin zen, antzerkigintzarekin lotuta eta bigarrena bihar, zapatua, egingo da (urriak 10) zinemagintzarekin lotuta. Izena emateko deitu udaletxera.

Hauek dira xehetasunak:

  • Eguna: urriak 10, zapatua.
  • Ordua: 18:30
  • Adina: 2-6 urte
  • Izena emateko: epea irekita dago, udaletxean (945445016)

Programa honen bitartez familiak eta arte eta antzerkiaren arteko elkarketa proposatzen da, ekintza ezberdinen bitartez.

Programa osoa kontsultatu daiteke: Programa Aramaio

 

Albiste gehiago