Zapatuan errepide mozketak Trilegutio kirol proba dela eta

Uztailaren 4an, larunbata, Legutioko udalerrian Legutioko Triatloia egingo da: TRILEGUTIO.

Bizikleta ibilbideak Legutio-Otxandio-Oleta-Kurtzeta-Legutio egiten du bi bider; hortaz, errepideak itxita egongo dira 14:30-17:30 tartean gutxi gorabehera.

Ordu tarte horietan norabait joan behar bazara, mesedez jarraitu aholku hauek:

Laburtuz:

  • 14:25tik 15:10tara ezingo da Aramaiora joan A2620 errepidetik, aukera bakarra Arrasatetik izanik.
  • 15:10tik aurrera, Legutiotik Aramaiora joateko, mesedez jarraitu Legution bolondresen aginduak A2620tik joateko.
  • Gasteizera joateko, ahal bada A2620tik Arrastera.
  • Otxandiora joateko, A3941tik lasterketaren kontrako zentzuan, kontuz, eskumatik.
  • Legutiora joateko, lehenengo Otxandiora eta gero A623tik lasterketaren kontrako zentzuan, kontuz, eskumatik.

Albiste gehiago →