Zapatuan errepide mozketak Trilegutio kirol proba dela eta
Datorren uztailaren 6an, larunbata, Legutioko udalerrian Legutioko Triatloia egingo da: TRILEGUTIO.
Bizikleta ibilbideak Legutio-Otxandio-Oleta-Kurtzeta-Legutio egiten du bi bider; hortaz, errepideak itxita egongo dira 14:30-17:30 tartean gutxi gorabehera.
Laburtuz, 14:30-17:30 tarte horretan ezingo da Aramaiotik Legutiora Kurtzetatik jeitsi, errepidea itxita egongo delako. Kontrako zentzuan irekita egongo da; hau da, Legutiotik Aramaiora bai joan al da, eta Aramaiotik Otxandiora Oletatik ere bai.
Ordu tarte horietan norabaitera joan behar bazara, mesedez jarraitu aholku hauek: