Zapatuan: azoka eta jubilatuen bazkaria

Urriaren 26an ospatuko da urteroko azoka. Goizeko 11etatik aurrera produktu eta animalien azoka izango da Nardeaga kalean.

Eguna borobiltzeko 12etan meza izango da, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta. Eta ondoren Papargorri umeen eskolaniak emanaldia eskainiko du. Jarraian, Lagun Artean taldeko dantzariek hainbat dantza erakutsiko dituzte eta triki-kalejira taldeak ere kalejira alaituko du.

Eguerdi aldera, jubilatuek bazkari ederraz gozatuko dute kiroldegian.

Albiste gehiago →