Zaharberritze lanei buruzko hitzaldi zikloa

Arabako Foru Aldundiak hainbat hitzaldi antolatu ditu lurraldean egiten diren zaharberritze lanen gainean. Hilean hitzaldi bat antolatu dute maiatzetik azarora bitartean. Sarrera librea da aforoa bete arte.

Aramaioren txanda urriaren 19an izango da, eta Bizente Goikoetxearen eskulturaren berritze-lanei buruz arituko da Iñigo Sarriugarte Sastiñan.