Zabor handiak apirilaren 24an jasoko dira
Ohiko egutegia errespetatu eta ostiralean (apirilak 24) jasoko dira traste zahar eta zabor handiak. Horretarako, egoera berezi honek exijitzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira kontuan.
Beraz, gogorarazten da ostegun gauean atera behar direla gauzak eta edukiontzi ondoan utzi. Eta auzoetakoek aldez aurretik abixatu beharko dute telefono honetan: 945 290 390.