Zabolako hobi septikoan filtro biologikoa jarriko da
Zabolako ur zikinak jasotzen dituen fosan obra bat egingo da filtro biologikoa jartzeko. Hau ingurumenaren ikuspegitik beharrezkoa da eta URAk udalari eskatu dio fosa honetan egokitzapen hau egiteko, Aramaion faltan duen bakarra delako.
Obra honek 41.950,37€ balioko du eta Construcciones Arana S.A enpresari esleitu zaio. Lanak laster hastea espero da.