Xabat Illarregik irabazi du Aramaioko III. Kopla Txapelketa

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ostean, ostiralean egin zen Aramaion III. Kopla
Txapelketa.

Arratsaldean, Aramaiora hurbildutako 14 bertsolari hasi ziren koplatan kaleko bi
saioetan, eta epaileek hala aukeratuta, 8 bertsolarik lortu zuten finalerako txartela.
Kaleko lanak amaituta, sarrera guztiak salduta, 80 lagun baino gehiago elkartu ziren
Dukiena jatetxean jokatu zen finala entzuteko. Entzuleek hala erabakita, Xabat Illarregik eta Eli
Pagolak egin zuten koplatan buruz-burukoan. Finala amaituta, Xabat Illarregi leitzarrak jaso zuen
Aramaioko III. Kopla Txapelketako garaikurra. Pandemia aurreko azken edizioan ere Illarregik jaso
zuen saria.


Guztira 14 bertsolari aritu ziren kantuan Kopla Txapelketaren hirugarren edizioan: Paula
Amilburu, Xabat Illarregi, Danel Herrarte, Eli Pagola, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Garazi Navarro,
Unai Mendiburu, Sarai Robles, Joanes Illarregi, Aissa Intxausti, Beñat Iguaran, Maddi Agirre eta
Aitor Etxeberriazarraga.