«Waye» dokumentala eta tertulia: ostegunean


Garabidek urtero kaleratzen du hizkuntza komunitate baten esperientzia jasotzen duen dokumentala eta aurten Mexikoko Yukatango maien egoera jasotzen du «Waye» izeneko lanak. Ostegunean eskainiko da Aramaion, urriaren 24an. Ordua: 18:30. Tokia: udaletxeko pleno aretoan.

Irati Briñas Gastón, Egoitz Díaz Ibargoitia eta Andoni Marquinez Otaegi ikasleek «Waye» dokumentala osatu dute, hizkuntza aktibistak protagonista dituena.

Mexikoko Yukatango maia edo Maayat’aan-aren alde lan egiten duten ekintzaileak hizkuntzaren egoeraz, lanez eta ametsez solasten dira, lehen aldiz maayat´aan hutsean.

Aramaion aukera izango dugu dokumentala ikusi eta bi protagonistekin hitz egiteko: Oscar Chan eta Socorro Cauich.

 

Albiste gehiago →