Uztailean Gazte Udalekuak egingo dira Aramaion

Uztailean zehar gaztetxoenei zuzendutako bi programa osatu dira.

BI AUKERA:

«ARAMAIXO COVER» Musika UDALEKUAK:

  • Musika sortzen udalekuak. Uztailaren 6tik 13ra bitartean egingo dira eta helburua gazteek beraien gustoko kantu baten cover-a egin eta grabatzea horretarako beharrezkoak diren tresnak erabiliz.
  • 10:00etatik 14:00etara egingo dira eta Manex Arriolabengoa izango da gidaria.

EKINTZA ETA KIROL UDALEKUAK

  • «GAZTE UDA» udalekuak. Uztailaren 25etik 30era bitartean egingo dira eta helburua gazteekin batera antolatutako ekintzak burutzeau (parrillada, Zarautzera irteera, akanpada Albiñan..) eta elkarrekin ondo pasatzea!!
  • Ordutegia ekintzen araberakoa izango da eta Irati Lasaga eta Jati Nuñez izango dira gidariak.

INFORMAZIO OROKORRA: 

    • Izena emateko epea: uztailaren 4an.
    • Prezioa: 35 euro programa bakoitza.
    • Interesa baduzu: eman izena udaletxean eta bertan ordaindu kuota.

Albiste gehiago →