Uztailaren 28ko aginduak orain arteko hainbat arau berritu ditu
Gaurko datarekin argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua. COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriak zehazten dira bertan.
Kasu batzuetan neurri bereziak ezarri dira eta beste kasu batzuetan ezarrita zeundenak jarraituko dute indarrean. Horrela, prebentzio neurriak ezartzen dira, maskara erabiltzeko derrigortasuna arautzen da, espazio ezberdinen edukiera mugatzen da, ostalaritzako lokal eta zerbitzuen ordutegiak finkatzen dira; liburutegien funtzionamendua berritzen da… eta beste hainbat esparru ere arautzen dira: aire zabaleko jarduerak, jarduera fisikoa, igerilekuak, hondartzak, diskoteka eta gaueko establezimenduak, gazteen lonjak, hezkuntza eta ikerketa jarduerak…
Guztiaren xehetasunak: https://aramaio.eus/covid-19-lege-irizpide-eta-aholkuak/