Aurtengo udaleku irekiak, baldintza berezietan

Konfinamendu luze baten ostean, eta oraindik pandemia egoeran gauden honetan, udalekuen inguruan hausnarketa egiten ari gara. Eskolaren bidez gurasoei inkesta bat pasatu zaie eta 47 familiek erantzun dute.

Inkestaren erantzunek erakutsi digute udalekuak inoiz baino beharrezkoagoak direla, gure umeek behar dituztela.

Baina segurtasun neurriak bete behar ditugu eta ekainaren 17an, EHAAn, argitaratu zen dekretuan argi jartzen ditu zeintzuk diren gutxienekoak.

Hori dela eta, Aramaioko Udalak uztaileko aisialdia hiru adarretan banatzea erabaki du, adinaren arabera:

  •  2014-2017 urteen artean jaiotako umeak: adin honetan oso zaila ikusten dugu udalekuak egitea, segurtasun distantziak gordetzea. Baina familiekin zuzenean gai hau landu nahi dugu, hori dela eta proposamen hau luzatzen dugu bilera ireki bat egiteko:
    • EKAINAK 24, ARRATSALDEKO 17:00ETAN, KANPOKO KIROLDEGIAN
  • 2008-2013 urteen jaiotako umeak: adin tarte honetako umeei udalekuetan izena emateko deia luzatzen diegu.
    • UZTAILAK 13-24ra
    • 10:00-13:00, astelehenetik ostiralera.
  • 2008 aurretik jaiotako nerabeak: ekintza agenda bat egiten ari gara haiei zuzendua.

UDALEKU IREKIAK: irizpide berriak

Aipatu bezala, udaleku irekiak lehen hezkuntza umeekin antolatuko dira aurten.

Orain jarri dugu hau  guzti hau martxan eta bi aste horietarako egitaraua begiraleak kontratu ostean osatu eta partekatuko da, baina irizpide hauek erabiliko dira egitaraua osatzeko:

  • Segurtasun neurriak errespetatzea
  • Ahal den guztia aire librean izatea.
  • Interakzio fisiko ahalik eta gutxien eskatzen duten ekintzak izatea.
  • Materiala ez da partekatuko parte hartzaileen artean.
  • Herriko leku desberdinetan egongo da talde bakoitza aldiro.

Hau guztia kontuan izanda, udalekuak hasi aurretik talde bakoitzeko familiekin egitaraua partekatuko da zehaztapen gehiago eskainiz.

    • MATRIKULA:
      • Lehen umea: 40€
      • Bigarren umetik aurrera: 20€ umeko
      • Kontu korronte zenbakia: ES38 3035 0161 29 1610004897
      • Kontzeptuan guraso edo legezko tutorearen izen abizenak adierazi behar dira.
    • IZEN EMATEA:

 

Albiste gehiago →